XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Gainera beti bazen itxaropena hurrengo hauteskundeetan eskuindarrek irabazteko, batez ere Gil Roblesen irudi baliotsu eta esperantzagarria gogoan harturik, eta horrela gauzak franko zuzenduko ziren eta berau izanen genuke irtenbiderik onena.
- Baina gerlagileek ez zuten horrekin askiesten, totalitarismo oso bat bilatzen zuten eta gerlari hasera eman zioten.
- Eta behin gerla deklaratuta, zer postura hartu? Norekin joan behar nuen? Gorriekin ala zuriekin?.
- Zeren odolak gizonaren zainetan irakiten zuen egoera larri hartan oso zaila baitzen tartean gelditzen, hots, gorriak eta zuriak bidenabar arbuiatzen.
- Gorriek Eliza eta ordena desegingo zuten erabat.
- Ikusi besterik ez dago beren amorrua apezak, apezpikuak eta gainerako eliztiarrak jazartzen eta hiltzen, hala nola elizak erretzen.
- Beraz, haien kontra joan beharra zegoen.
- Nire erlisioak eta nire kontzientziak hala agintzen zidaten.
- Eliza katolikuak ere argi eta garbi postura hau hartu zuen, hots,
- Horra, ba: ni neure bizitza guztian Elizarekin egon naiz eta Elizaren zerbitzuko.
- Beraz, ez nuen zalantzarik egin: katoliko eta Elizaren seme leial bezala
GALDERA.- Alabaina, gogoratuko zara Eliza Katolikua ez zela gerlaren aldekoa (...).